martes, 18 de octubre de 2011

Elikadurak osasunean duen eragina

Ondorengo power point honetan elikadurak osasunean duen eragina ikusiko dugu, bertan ondorio ezberdinak labur eta argi azaltzen dira. Horrez gain, beste gauza batzuez aparte osasunari eta desnutrizioari buruzko definizio desberdinak azaltzen dira. Gorputzak funtzionamendu egokia izateko elikadura ona izatea ezinbestekoa dela argi geratzen da ppt. honetan.


martes, 11 de octubre de 2011

Ze ondorio ekar ditzake elikadura egokia ez izateak?

Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura dugu janaria munduko zati honetan. Ugaritasun honek obesitatea bihurtu du elikaduraren arazo nagusia mundu garatuan. Gure betiko janariak ordezkatzen ari diren jakiak (industrialak, sasoiz kanpokoak…, etab.) eta orduz kanpo jandakoak, arteriosklerosia eta kardiopatia iskemikoa errazte dituzte, jadanik haurtzaroan hasita. Pubertaro eta nerabetasunera heltzean, ume batzuk (oro har gero eta lodiagoak direnak) modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira, ez dira gustura sentituko bere itxurarekin, eta beste elikadura-eragozpen batzuk pairatzeko arriskuan egongo dira.


Janariaren bidez sor daitezkeen eragozpenak oso garrantzitsuak dira. Eragozpen hauetatik, gaixotasun kardiobaskularrek (asteriosklerosia, bihotzeko infartua) bildurtzen gaituzte gehien. Honek elikagaiekin zenbaterainoko lotura duen adierazteko gertakizun argienetarikoa hauxe da: dieta-ohiturak mendebaldeko erara bihurtzen ari diren herrietan gaixotasun kardiobaskularren gehitze ikusgarria ari da gertatzen. Arazoa hain larria izanda, harritzekoa da Osasun Administrazioek bere aurrean eman ohi duten erantzuna, noizbehinkakoa, ahula eta gaizki bideratua izan delako.

Nere ustez, ondoko puntu hauek onartu beharko lirateke agente guztien artean (gurasoak, irakasleak, osasun-alorreko langileak, administrazioa...) umeen nutrizioa ezezik dieta, ohiturak ere oro har, modu logiko batean planteatzeko.

jueves, 6 de octubre de 2011

Azken hamarkadetan gure gizartean hainbat aldeketa eman dira gizarte eta lan arloan eta ondorioz aita bizimoduan ere. Horren ondorioz, elikadura ohiturak aldatu egin dira eta egonean egoteko jarrera areagotu egin da.

Elikadura egokia eta ariketa fisikoa maiztasunez egitea osasunaren oinarrizko zutabe dira.

Halaber, haur eta gazteen gaixotasunak prebenitzeko, eta, neurri batean, eskolan egoki aritzeko lagungarriak dira.

Haur eta gazteek bizi-estilo osasuntzua garatu ahal izateko behar duten informazioa eta prestakuntza familiaren, hezitzaileen eta osasun-langile profesionalen eskuetan dago. Hau lortzeko, haiek elikadura eta jarduera fisiko osasuntzua sustatu beharko diete gazteei, bizi estilo osasungarriak finkatze aldera.