martes, 6 de diciembre de 2011

Jatun txarrak

Blog honi amaiera emateko haur eta guraso asko eta askoren eguneroko arazoa ikusko dugu. Youtubetik hartutako bideo interesgarri honetan familia askok egunero aurre egin behar dioten arazo bat agertzen da. Ume asko eta askok arazo ugari izaten dituzte janari jakin batzuekin eta haiek jaterako orduan liskar ugari sortzen dituzte etxean. Guraso askok hau ekiditeko asmoz askotan eta denbora faltagatik beste askotan haurrek gustoko duten janaria jartzen diete edo "potito"-etan dauden jatekoak ematen dizkiete beste askotan. Horrelako janariak edota barazkiak edo umeek nahi izaten ez dituzten janariak ez emateak ezkenean luzaroara haien osasunean eragina izaten dute, eta eskolako errendimenduan ere eragiten dute, beraz ekidin egin behar dira horrelako egoerak.

Orain, guzti hau azaltzen duen bideo bat jarriko dizuet, entzu adi esaten dituen gauzak, oso interesgarriak dira eta!

lunes, 5 de diciembre de 2011

Desnutrizioa

Desnutrizioa elikadura desegoki, ez-nahikoa edo arazo metaboliko baten ondorioz sortutako osasun-arazoa da. Dieta ez-orekatu bat, kantitate zein kalitatearen arabera, jarraitzearen ondorioz sortzen da. Gehiegikeriagatik (obesitatea sortuz) edo urritasunagatik sor daiteke. Desnutrizioaren ondorioak itzulezinak izan daitezke, batez ere ume edo gazteetan ematen denean.

Txarto elikatutako pertsonek kaloria urriko dietak edo proteina, bitamina edota mikromineral gabeko dietak dituzte. Horren ondorioz sortzen diren gaixotasunak gutxiegitasunezkoak direla esaten da, defizitagatik sortutakoak. Eskorbutoa adibidez C bitaminaren faltagatik gaixoak pairatzen duen eritasuna da.

Desnutrizioak hainbat gaitz sortarazi ditzake: hazkuntzaren atrofia; adimen, gizartekoitasun, buruzagitza, aktibitate, energia, muskulu garapen eta indarraren murrizketa...
Nutrizio desegoki batengatik eratorritako gaixotasun garrantzitsu edo ezagunenak anemia, ateroesklerosia, kantzer mota batzuk, diabetes mellitus-a, obesitatea, hipertentsio arteriala, abitaminosia (beriberi, errakitismoa, eskorbutoa, pelagra), bozio endemikoa, bulimia nerbiotsua, anorexia nerbiotsua eta bigorexia dira.

Publizitatearen eragina

Gaur publizitateak umeengan izan dezakeen eragina ikusiko dugu. Faktore honek haurrengan baino eragin handiago izango du gutxi gora-behera hamaika urte edo handik gorako umeengan. Adin honekin, fisikoari garrantzia handia ematen hasten dira eta iragarkietan agertzen diren prototipoak jarraitzen hasten dira, horrela kasu askotan elikaduran trastornoak eraginez eta batzuetan gaixotasunak sortuz umeengan.

Hau dela eta, kontu handia izan behar dugu adin honen inguruan daudenekin eta haiengan arraroa den zerbait antzemanez gero arazoan ahalik eta arinen esku hartzea beharrezkoa da.

Gai honen inguruan, haur eta gazteen elikaduraren unguran alegia, eitb-n elkarrizketa bat egin zen eta elkarrizketa hori entzuteko aukera ematen dizuet, grabaketa blog honetan jarriz!

Elikadura eskolan

Sarrera honen bidez eskola jakin baten umeak elikatzeko modua nolakoa den ikusko dugu. Ikastetxe gehienek antzeko prozesua jarraitzen duten arren haien artean badaude nolabaiteko desberdintasunak ere. Baina guztiak saiatzen dira umeentzako egokiena izango dena egiten horrela umeen garapenean laguntzeko eta haiek etorkizunean arazorik izan ez dezaten saiatzeko.

Aurrerago esan bezala sarrera honen bidez eskola baten jantokian elikatzeko modua ikusiko dugu bertakoek Issu programan jarritako dokumentu baten bidez.