Desnutrizioa elikadura desegoki, ez-nahikoa edo arazo metaboliko baten ondorioz sortutako osasun-arazoa da. Dieta ez-orekatu bat, kantitate zein kalitatearen arabera, jarraitzearen ondorioz sortzen da. Gehiegikeriagatik (obesitatea sortuz) edo urritasunagatik sor daiteke. Desnutrizioaren ondorioak itzulezinak izan daitezke, batez ere ume edo gazteetan ematen denean.
Txarto elikatutako pertsonek kaloria urriko dietak edo proteina, bitamina edota mikromineral gabeko dietak dituzte. Horren ondorioz sortzen diren gaixotasunak gutxiegitasunezkoak direla esaten da, defizitagatik sortutakoak. Eskorbutoa adibidez C bitaminaren faltagatik gaixoak pairatzen duen eritasuna da.
Desnutrizioak hainbat gaitz sortarazi ditzake: hazkuntzaren atrofia; adimen, gizartekoitasun, buruzagitza, aktibitate, energia, muskulu garapen eta indarraren murrizketa...
Nutrizio desegoki batengatik eratorritako gaixotasun garrantzitsu edo ezagunenak anemia, ateroesklerosia, kantzer mota batzuk, diabetes mellitus-a, obesitatea, hipertentsio arteriala, abitaminosia (beriberi, errakitismoa, eskorbutoa, pelagra), bozio endemikoa, bulimia nerbiotsua, anorexia nerbiotsua eta bigorexia dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario